´Hitz edo Irri, euskaraz elkarri´ euskara elkarteak eta Segurako Udalak, Laiotz Herri Eskolaren laguntzarekin, gurasoentzako euskara ikastaroa antolatu dugu.
Hauek dira lortzen lagundu nahi ditugun helburuak:
1. Guraso eta haurren arteko harremanak euskaraz izatea:
- Eguneroko elkarrizketak
- Ipuinak
- Abestiak
- ...
2.Gurasoek eta haurrek kalean konpartitzen dituzten espazioetako elkarrizketak euskaraz izatea:
- Guraso eta irakasleen artean hitz egitean
- Erosketak egitean
- Tabernan zerbait eskatzean
- Pediatra/dentista/okulistaren… kontsultan…
- ...
Euskaraz esaldi laburrak egin eta ulertzeko gai izan arren, haurrarekin euskaraz hitz egitera ez bazara ausartzen, hau da zure aukera!