AURTEN ERE, ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ
Segurako Udalak, honen bidez, aurten ere errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi zaitu. Zergatik?
* Osotasunean euskaraz bizitzeko, eremu guztietara zabaldu behar dugulako gure hizkuntza.
* Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu garelako euskarari dagokionean.
* Administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra dugulako euskaldunok.
* Errenta aitorpena euskaraz eginez, administrazioaren euskalduntzean ere eragiten dugulako.
Martxoren 28an inauguratuko ditugu Seguran sortu ditugun 3 orientazio zirkuituak.
Parrokiko komisioak jakinaraztera eman du, Covid-19a dela eta, aurtengo Aste Santuko prozesioak bertan behera geldituko direla.
Bestalde, Elizkizun guztiak Komentuan ospatuko dira, neurri guztiak beteko dira eta aforoa mugatua izango da, 52 pertsonakoa.
Aste Santu berezia biziko dugu bigarren urtez Seguran, baina eskaintza turistiko-kulturala prest dugu!!!
Kultur emanaldien inguruko galdeketa prestatu dugu. Anonimoa da eta bere helburua herritarren gustuko kultur ekitaldiak antolatzea da.
Cebanc ikastetxearekin elkarlanean eta herritarrentzat DOAN, 2 IKASTAROETAN parte hartzeko aukera zabaltzera goaz.
Martxoaren 17an, 12:00etan, Ardixarra Etxean egin ditugun berrikuntzen berri eta sortu ditugun produktu turistikoen berri eman dugu.
Land.U: Emakumeok landa errealitateak eraldatzen:
Emakumea zara? Aizkorpe bailaran bizi zara? Gizarte eredu kontziente, ahaldundu eta jasangarriago bat garatu nahi duzu, zure bailaran bizi diren beste emakumeekin batera? Orduan, jarraitu irakurtzen!
Aurtengo azoka bertan behera gelditu denaren berri ematen dizuegu
Boletina /