Segurako Udala

  • 2013, azaroak 26

    Uztailaren 4ean hondakinak atez atea biltzen hasi ginenetik sortzen dugun errefusa kantitateak nabarmen egin du behera.

    ONDO EGITEN ARI GARA. ZORIONAK SEGURA!!!

    %36 birziklatze tasarekin hasi genuen bilketa berria uztailaren 4an eta asko hobetu dugu ordutik, %76,5era iritsi arte. Zabortegira bidaltzen dugun errefusa kantitatea erdira jetxi dugu eta 4 hilabete bakarrik behar izan ditugu honetarako. Hau guztia herritarrok lortu dugu eta hori benetan zoriontzekoa da.

    Etengabeko bidea da. Pausoz pauso emaitzak lortzen ari gara baina badago zer egina oraindik ere. Auzokonposta bultzatzen ari gara auzoz auzo, arraindegian tupperra erabiltzen dugu, telazko poltsak erabiltzen ditugu erosketetan... hori guztia behar beharrezkoa da Zero Zabor norabidean pauso sendoak emateko.

    Jakin Sasieta mankomunitateko datuak ere asko hobetu direla.

    Mila esker Segura!!

     

<< 2019, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
    
       
Banerrak

Boletina /