Segurako Udala

  • 2014, urtarrilak 17

    Madalenako eta Zubiberriko bilketa guneak giltza dutenek erabili ahal izango dituzte urtarrilaren 27tik aurrera. 

    Emaitzak hobetze aldera, eta ohitze fasea amaitzeko, Madalena eta Zubiberriko bilketa guneak itxi egingo dira urtarrilaren 27an.

    Erabiltzaileek giltza bat izango dute guneak erabili ahal izateko (giltza udaletxean eskuratu daiteke, baita hondakinak garraiatzeko kubo bat ere).

    Gunearen sarreran giltza hori nola erabili behar den azaltzen duen informazio panel bat egongo da. Zalantza edo arazorik izanez gero Sasietara deitu behar da (943 16 06 90; ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera: 7:00-13:00; Larunbatetan: 8:00-12:30)

    Honekin guztiarekin helburu bat lortu nahi dugu: GEHIAGO BIRZIKLATZEA. Segura Zero Zabor herria izan dadin hobekuntzak egiten jarrituko dugu.

    Oharra: Herritarren batek egoera puntual batean bilketa guneren bat erabili beharko balu, udaletxean giltza eskatu dezake.

<< 2019, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     
Banerrak

Boletina /