Segurako Udala

  • 2014, apirilak 24

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoko eta Adikzioen Zuzendaritzaren gomendioa ezagutzera emateko oharra da hau. 

    Aurreko urteetan bezala, udaberrian, aziendaren erditzeko sasoian, beraz, Q sukarra pertsonetara hedatu daiteke. Berariazko tratamendua duen gaixotasun ezaguna izan arren, herritarrei beharrezko prebentzio-neurriak helarazten dizkizuegu.

    Q sukarra Coxiella burnetii bakterioak sorturiko gaixotasuna da. Bakterio hori behietan, ardietan eta ahuntzetan egon ohi da, baina baita beste animalia batzuetan ere, eta pertsonak, gehienetan, infektatutako animalien kare-ehunekin eta bestelako azpiproduktuekin kutsatutako lekuetako hautsal airez garraiatutako bakterioen bidez kutsatzen dira. 

    Q sukarrarekin infektatutako animalia gehienek ez dute sintomarik agertzen inmunitatea garatzen dutelako, baima gaixotasunaren eramaileak dira, eta horien gorpuzkinak erabiltzen dituzten edo bakteriarekin kutsatutako hautsa arnasten duten pertsonei gaixotasuna kutsa diezaieteke. 

    Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren 218/2000 Dekretuak ezarritakoaren arabera, behiak ardiak eta ahuntzak hiltegietan gil behar dira. Horrenbestez, ez da legezkoa etxean horrelakorik hiltzea, ezta jabeak berak kontsumitzeko ere. Osasun-arrazoi asko dago horrelatarako. Izan ere Q sukarra hartzeaz gain, hasnarkari horie etxean hiltzeak beste gaixotasun batzuk izateko arriskua du; esaterako, salmonelosia, listeriosia, teniasia, zisterkosia, ekinokokosia... Gainera, hondkin horiek behar ez bezala ezabatzeak beste pertsona batzuk kutsatzea ekar dezake. 

    Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoko eta Adikzioen Zuzendaritzak osasun-arauak betetzearen garrantzia gogorarazi nahi die herritarrei. Hiltegia da animalia, errai edo ehun kutsatuak hauteman eta ezbatzeko eta pertsona edo aberte gehiagotara hedatzea saihesteko bermerik handiena.

<< 2022, urtarrila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      
Banerrak
Banerrak

Boletina /