Segurako Udala

  • 2014, maiatzak 27
    Galdeketaren emaitzak

    Segurako Udaletik zorionak eta esker ona eman nahi dizkiegu herritar guztiei, herria eraikitzeko garaian zuen iritzia emanez hartu duzuen arduragatik. 

     

     

     

     

     

     • 519 lagunek hartu dugu parte herri kontsulta honetan. Bozkatzeko aukera zutenetatik %41ak parte hartu du. Horietatik…

    ... 480 pertsonak (%92,49)  BOTATZEA bozkatu dute

    ... 36 pertsonak (%6,94) TXUKUNTZEA bozkatu dute

    ... 3 pertsonak (%0,58) TXURI bozkatu dute

     

    • Parte hartzailearen perfila:

    %13a (67 bozka) 6 eta 16 urte bitarteko bizilagunak izan dira

    %87 (452 bozka) 16tik gorako bizilagunak

     

    Orain, Gipuzkoako Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri eta herritarren nahia betearazteko tramiteak egiten hasteko garaia da. Segurarrok bitartean bigarren faseari ekin beharko diogu ondorengo hilabeteetan, hau da, botatzeko baimena lortuko bagenu, espazio horretan zer egin beharko litzatekeen herritar guztion artean erabakitzeko.

    Beraz, berriz ere MILA ESKER SEGURA eta bigarren fasean ere zuen hitza ezinbestekoa izango dela gogoratu nahi dizuegu.

<< 2022, urtarrila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      
Banerrak
Banerrak

Boletina /