Segurako Udala

  • 2018, urriak 30
    VIDA Y OBRA DE LUIS SÁNCHEZ GRANJEL liburuaren aurkezpena

    José Maria Urkia jaunak liburu bat idatzi du eta Segurako Udaletxean izango da aurkezpena.

    Azaroaren 10ean, 11:30ean, Segurako Udaletxean.

     

    VIDA Y OBRA DE LUIS SÁNCHEZ GRANJEL liburuaren aurkezpena egingo dugu Segurako Udaletxean.

    Luis Sánchez Granjel jauna 1920an Seguran jaio zen eta 2014an Salamancan hil zen.

    Medikuntzaren historian ikerlari oso ezaguna izan zen, besteak beste, Salamancako Unibertsitateko Medikuntzan Doktorea eta Katedraduna izan zen. Liburu askoren egilea eta Medikuntza Nazionalaren Akademia Errealeko kide numerariotzat hartu zuten.

    Euskal kulturalen maitale eta Juli Caro Barojaren obraren jarraitzaile eta ezagutzaile ona izan zen eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko laguna.

    2002an, Segurako Udalaren omenaldi beroa jaso zuen.

    2003an, Segurako Udalak SEGURA HISTORIAN ZEHAR liburua argitaratu zuen, bertan Granjel jaunak Juan Karlos Garmendia medikuarekin batera, SEGURA: BERTAKOEN OSASUNA ETA GAIXOTASUNAK artikulua idatzi zuten.

    2009an, Segurako Udalari liburu fondo garrantzitsu baten dohaintza egin zion, Udal liburutegian kontsultatu daiteke.

    2014an Salamancan hil zen eta 2015eko apirilean Segurako Udalak omendu zuen.

     

     

<< 2019, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
67
 
8
 
910
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
      
Banerrak

Boletina /