Segurako Udala

  • 2020, ekainak 15

    Aurten ere ikasturte-bukaerako kontzertuak emango ditu Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Online izango dira, ordea, halabeharrez.

    Ekainaren 22tik 30era, musika-eskolaren sare sozialetan, Youtubeko kanalean, Goierri Telebistan eta beste hainbat modutan, ikasleek jotako 27 abesti argitaratuko dira.

    Betiko euskal kantak, errepertorio klasikoko piezak, berri-berriak diren doinuak... joko dituzte ikasleek, dantza eginez, abestuz, gorputz-perkusioz nahiz musika-tresnak erabilita.
    Kontzertuak iragartzeko bideoa:


    https://drive.google.com/file/d/1Uaz7xDZkXWoR5JAEOonzaRW47QVWlaTV/view?usp=sharing

    Eskola presentzialik eman gabe dihardu Tobera Musika-eskolak martxoaren 13tik, eta erronka izan da musika-eskolarentzat abesti hauek guztiak ikasleekin prestatzea. Nibel-amaierako diploma-azterketak irailera atzeratu dira.

     

<< 2020, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       
Banerrak
Banerrak

Boletina /