Segurako Udala

  • 2021, martxoak 30
    ERRENTA AITORPENAREN KANPAINA

    AURTEN ERE, ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

    Segurako Udalak, honen bidez, aurten ere errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi zaitu. Zergatik?
    * Osotasunean euskaraz bizitzeko, eremu guztietara zabaldu behar dugulako gure hizkuntza.
    * Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu garelako euskarari dagokionean.
    * Administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra dugulako euskaldunok.
    * Errenta aitorpena euskaraz eginez, administrazioaren euskalduntzean ere eragiten dugulako.
     

    Hona hemen kanpainako data nagusiak:


    • Errenta autolikidazio proposamenak 2021/04/12tik 2021/06/30era bitartean onartu ahal izango dira.
    • Errenta eta ondarearen Internet modalitatearen epea 2021/04/15ean hasi eta 2021/06/30ean amaituko da.
    • Errenta mekanizatua modalitatearen epea 2021/04/19an hasi eta 2021/06/30ean amaituko da.
    • Errenta mekanizatuaren hitzordua eskatzeko epea 2021/04/16tik 2021/06/08ra arte izango da.
     

    Hiru dira errenta aitorpena aurkezteko modalitateak:


    • Proposamena: 2021/03/29tik 2021/04/16ra bitartean, 250.000tik gora proposamen bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %88 onartu ziren.


    • Mekanizatua: telefonoz edo internet bidez hitzordua aurrez eskatuz gero, aitorpena egiten lagunduko dizugu gure bulegoetan.


    • Internet: gure laguntza programaz baliatuta, internet bidez bidali dezakezu aitorpena. Zerorrek egin dezakezu zuzenean, edo, bestela, 800tik gora ordezkari profesionaletako edozeinen bitartez.
    Informazio guztia: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna
    Edozein modutan egiten duzula ere, euskaraz egin dezakezu, udalerri euskaldunetan euskaraz bizi garela erakutsiz.


     Informazio guztia: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna
     

<< 2021, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       
Banerrak
Banerrak

Boletina /