Segurako Udala

  • 2021, irailak 14
    BOST HERRIEN ARTEKO IV. IBILALDIA

    Segura, Idiazabal eta Zegamako mendi elkarteek, Zeraingo Liztormendi kultur elkartearekin eta Mutiloako Txerrigorrirekin batera, Segurako ibilaldia antolatu dute irailaren 18rako, larunbaterako herriko toponimia ardatz hartuta.

    Ibilaldian zehar lekuan lekuko toponimoak aztertu eta azalduko dituzte gidariek. Ibilbideak 12 km. inguru izango ditu eta Segurako plazatik abiatuko da goizeko 8:00etan eta arratsaldeko 14:00ak aldera Ardixarra etxean amaituko da.

    Zorroztarrin hamaiketakoa (norberak eramana) egindo da. Gainera, ibilaldia amaitzeko bazkaria egingo da Segurako Ixkina jatetxean. Gogoan izan bazkarira joan nahi duenak izena eman beharko duela irailaren 15a baino lehen:

    - Bost herrietako elkarte, ostatu edo tabernetan edo 605763856 telefono zenbakira deituta.

    Elkarteak, ibilbidea girotzeko leku izenei buruzko galdetegi bat proposatzen dizue eta, hurrengo egunetan, irailaren 12tik 17ra bitartean, galdera bat erantzun ahal izango duzue ARDIXARRA-ren FACEBOOK sare sozialean partekatuko dugun estekari esker https://es-es.facebook.com/ardixarra/. Animatu eta ondo erantzuten baduzue ARDIXARRAko produktuen zozketan hartuko duzue parte.

<< 2021, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
1112
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       
Banerrak
Banerrak

Boletina /