BATZEN, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemak antolaturiko hitzaldira gonbidapena.
Urtea ondo amaitzeko, BATZEN, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemak honako
ekintza antolatu du:
Hitzaldi multisektoriala, gazteen lanerako motibazioa pizteko eta Gipuzkoako
enpresen errealitatea ezagutzeko baliogarri izango dena.
Segurako 16 urtetik gorako gazteak ere bertara gonbidatuta daude.
Hiru enpresa gonbidatu ditu horretarako: Isladak (aholkularitza), Tapuntu (diseinu
grafikoa, komunikazioa eta marketing digitala) eta Totem (eskalada garbirako
produktuen mekanizatua). Bakoitzak aurkezpen bat egingo du euren enpresaren
inguruan (Zerbitzuak, aukerak, erronkak, perfil profesionala…) eta ondoren denek
elkarrizketa bat edukitzeko tartea izango da, gazteen galderak/kezkak bota eta
profesional hauekin batera hausnartzeko.
Hitzaldia, datorren abenduaren 16an izango da, osteguna, 17:00etatik 18:30era,
Segurako Kultur Etxean.
Oharra: hitzaldia gehienbat gazteleraz izango da, harrera zentruko gazteei zuzendua
delako batez ere. Galderak, kezkak eta abar euskaraz egin ahal izango dira
Boletina /