Segurako Udala

  • Sorkundetar Komentua

    XVII Mendea.

    Fase ezberdinetan eraiki zen jendearen dohaintzei esker.

    Bertan bizi zen "Sor MarÍa Beatriz Antonia de Cristo Arrue" monjak, eliza, logela berriak, egongelak eta klaustroa egiteko dirulaguntza eman zuen bere aitari esker. (Santiago bideko zalduna zen eta "Quito"-n (Ekuador) aberastu zen).
    Konbentuaren multzoak, garaiko eraikuntza mailan esanahi handia dauka.

    Elizaren oina laukizuzen baten ezarria dagoen latindar gurutzekoa da. Korua, bi zatietan bereiztua, atzeko aldean kokatua dago, lunetak dituzten kanoi-gangez tenplua itxiaz eta gurutzeriari petxinetan ezarriak dauden laranja erdiko gangek amaiera emanez.

    Erretaula nagusia: XVIII. Barroko - Rococoa. Monumentu Historiko Artistikoa.

    Sortzez Garbia da multzoaren irudirik aipagarriena. "Fray Jacinto Sierra" eta "Fray Esteban López"ek gauzatu zuten obra hau "Martin eta Juan Antonio Lardizabal y Elorza" ren dirulaguntzari esker, hauen bi arrebak "Sor María de San José eta Sor María Antonia de San Miguel" bertan monja bait zeuden. Urreztatzailea eta margolaria Jose Maria Anson, Zumarratarra izan zen.

    Egun sorkundetar monjak klausuran bizi dira.
     

<< 2019, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       
Banerrak

Boletina /