(Segura, 1868.04.18 – Salta (Argentina), 1909.03.10)
Kalonje Erregular Laterandarra. Latina ikastea Ordizian egin zuen. Gero Gasteizko apaiztegian eta Oñatiko apaiztegi txikian ikasi zuen. 1886an Laterandarren kongregazioan sartu zen, Oñatin. Presbiteroa zen 1890ean, eta botudunen maisu izan zen, bikarioa eta priore Oñatiko laterandar kalonjeetan.
1899an Erromara joan zen eta ondoren Saltara, Argentinara; han, errektore izan zen Belgrano ikastetxean eta Filosofiako katedra izan zuen Kontzilio Seminarioan. 1903tik, hiri bereko Nuestra Señora de la Candelaria de la Viñako erretorea izan zen, hil zen arte.
Herriko pertsonaiak
Boletina /