Segurako Udala

  • • Mailegu-kopurua

    Irakurle bakoitzak gehienez ere 6 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan bertako liburutegian: 3 liburu eta 3 material berezi (bideoa, diskoa, CD-ROMa edo aldizkaria).

    • Sareko gainerako liburutegiak

    Erabiltzaileak gehienez ere 16 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan Sareko liburutegietatik: 8 liburu eta 8 material berezi. Horrek esan nahi du irakurleak bere liburutegitik maileguan 3 liburu hartu baditu, oraindik sareko gainerako liburutegietatik beste 5 liburu ere hartu ahal izango duela.

    • Mailegu aldia eta berritze aldia

    1) Mailegu aldia hauxe izango da:
    - Liburuak. 15 egun.
    - Material bereziak (Aldizkari, DVD, CD ROM...) 15 egun.

    2) Berritzealdiak hauexek izango dira:
            Liburuak. Monografien mailegua beste 15 egunetan luzatu ahal izango da. Liburua erreserbatuta egonez gero, mailegua ezin izango da berritu.
          Material bereziak. Mailegua beste 7 egunetan luzatu ahalko da. Liburuekin bezala, dokumentua erreserbatuta badago, ezin izango da berritu.

    3) Zigorrak: mailegu epea betetzen ez duen erabiltzaileari egun bateko zigorra ezarriko zaio atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik. Zigorrak Sare osoan izango du eragina.

    4) Mailegu-eskaerak: Irakurleek mailegu-eskaerak egin ahal izango dituzte bai beraien liburutegian bai Interneten, web opac-aren bidez. Irakurle bakoitzak gehienez ere 2 eskaera egin ahal izango du, eta dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa izango da.
    5) Erreserbak: Irakurle bakoitzak gehienez ere bi erreserba egin ahalko ditu liburutegian edota Interneten Web opac-aren bidez. Jasotzeko epea bi egunekoa izango da: behin epe hori igaro ondoren irakurlea dokumentua jasotzera etortzen ez bada, erreserba desaktibatu egingo da.

    • Interneten erabilera

    Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko irakurleek edozein liburutegitako dokumentuak erreserbatu, mailegua berritu edota eskaerak egin ahal izango dituzte web-aren bidez. Horretarako, sistemak txartelaren zenbakia eta pasahitza eskatuko die. Oraingoz, dokumentua eskaera egindako liburutegian jaso beharko da.

    • LAM
    Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearen katalogoaren bitartez eskaintzen den sareko mailegu-zerbitzua honako prozedura honetan oinarritzen da: zerbitzuari atxikitzen zaizkion liburutegiek sarean alta emanda dauden erabiltzaileen esku jartzen dituzte haiek eskatutako jatorrizko dokumentuak, baldin eta, beren fundoetako edo bildumetako dokumentuak izan ez arren, beste liburutegi horietakoren batean eskuragarri badaude. Horretarako, jarraian adieraziko ditugun baldintza eta ezaugarri hauek bete behar dira.

    Mailegu-eskabidea egiteko, erabiltzaileak urrats hauek jarraituko ditu:

     

    •  Dokumentua bilatu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen on-line katalogo kolektiboan
    • Dokumentua ez dagoela liburutegiarteko mailegua egiteko aukeratu den liburutegian egiaztatu, baina bai katalogoan eskuragarri.
    • Eskatu nahi den dokumentu bakoitzeko liburutegiarteko mailegu-eskaera egiteko inprimaki bat bete. Beharrezkoak diren datu guztiak jasoko dira inprimakian, liburutegiak eskaeraren egoeraren berri eman ahal izateko.
    • Erabiltzaileari dokumentua eskaera egin duen liburutegian bere esku dagoela jakinarazitakoan, erabiltzailea bertara joango da, jakinarazi eta biharamunetik bi eguneko epean, dagokion prozedura formalizatzera.
<< 2019, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
    
       
Banerrak

Boletina /