Segurako Udala

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko partaide garenez, erabiltzaileek sareko online katalogoan parte hartzen duten liburutegien mailegu zerbitzuak eskura dituzte gure liburutegiko txartelari esker Eusko Jaurlaitzaren Kultura Sailak, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren (ELSN) barne dauden udal liburutegiekin lankidetzan, ELSNko katalogoa on line jarri du. Proiektuaren azken xedea herritarren sarbidea erraztea da Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoetako funts-bibliografikoetara.

    Katalogo honen eta sarean dauden liburutegien informazio gehiago:

    1. Webgune honetan www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua
                                                       
    Webgunetik lan hauek egin ditzakezu:

    • Maileguak berritu
    • Dokumentuak erreserbatu eta eskatu
    • Erosketen iradokizunak egin, etab.


    MAILEGUAK BERRITU:
    Mailegu aldia bukatu baino 5 egun lehenago soilik berritu ahalko da mailegua.

    DOKUMENTUAK ESKATU:
    Mailegatuta ez dauden dokumentuen eskaerak dira, hau da, apaletan daudenenak. Gehienez ere bi dokumentu eskatu ahalko dira Interneten, web opac-aren bidez. Internet bidez eskatutako dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa da.

    MAILEGUAK ERRESERBATU:
    Mailegatutako dokumentuen mailegu-eskaerak dira. Erreserba bat egiterakoan itxaron-zerrendan jarriko gaituzte.
    Internet bidez gehienez ere bi erreserba egin daitezke.
    Dokumentuak jasotzeko epea 2 egunekoa izango da; epe hori igaro ondoren interesatua ez badoa liburutegira dokumentuaren bila, erreserba automatikoki desaktibatuko da.

    Nola iritsi web-zerbitzuetara:

<< 2019, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
    
       
Banerrak

Boletina /