ONURADUNAK IZAN DAITEZKEENAK ETA BETE BEHARRAK:
a) Unibertsitateetako udako euskarazko ikastaroak.
Eskola-orduetatik kanpo egiten diren ikastaroek jasoko dituzte laguntzak. Zehazki, hainbat unibertsitatek ematen dituzten euskarazko udako ikastaroek: Udako Euskal Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak.
Laguntzak jasoko dituzten ikastaroak euskaraz ematen direnak izango dira, beren gaia edozein delarik ere. Ikastaro horietara joaten direnei matrikularen %750 ordainduko dio Udalak (urtero Udalak erabakiko du matrikulako diru kopuru maximoa zenbatekoa izango den). Laguntzak matrikula ordaintzeko eta ikastarora joateko garraioa ordaintzeko (trena edo autobusa erabiltzearenak soilik) izango dira.
Baldintza hauek betez gero:
— Ikaslea edo langabea izatea.
— Seguran erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino bi urte lehenagotik.
— Ikastaroan %80ko asistentzia, behintzat, izatea.
b) Euskalduntzeko eta euskaraz alfabetatzeko ikastaroak.
Euskara ikasteko, euskaraz alfabetatzeko, EGA ateratzeko edo euskararen jakintzan sakontzeko ikastaroek jasoko dituzte laguntzak. Ikastaro horiek HABE-k homologatutako edozein euskaltegik emandakoak izango dira.
Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetara joaten direnei, ordaindu dutenaren erdia itzuliko die Udalak.
Baldintza hauek betez gero:
— Seguran erroldatua egotea (ikastaroa hasi baino urtebete lehenagotik). Horrela izan beharko da ikastaroak irauten duen epe guztian. Hori horrela ez balitz, hurrengo ikasturtean berriro izena emateko konpromisoa hartzea baldintza modura onartuko da. Bietakoren bat betetzen ez bada, laguntza jasotzeko eskubidea galduko da.
%80ko asistentzia izatea.
Beste inongo erakundetatik diru laguntzarik ez jasotzea.
Beste nonbaitetik diru-laguntza jaso izanez gero, diferentzia ordainduko dio Udalak.
Udalak, urtero erabakiko du zenbat diru bideratuko duen horretarako. Eskatzaile guztien artean kopuru hori gaindituz gero, zatitu egingo da eta proportzioan emango zaie diru laguntza.
Ordainketak banku transferentzia bidez edo txeke bidez egingo dira. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du.
ESKAERAK EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
— Eskaera-orria beteta (honekin batera ikus dezakezu)
Nortasun agiriaren fotokopia.
Ordainagiria.
Langabezia-txartela (langabezian egonez gero).
Matrikula ordaindu izanaren fotokopia.
Asistentzia ziurtagiria (gutxienez %80ko asistentzia frogatu beharko du).
Udalak eska dezakeen edozein dokumentu.
TRAMITAZIOAK PROZEDURA HAU JARRAITUKO DU:
Eskaerak erregistratu ondoren, Komisioaren lehendakariak txostena egingo du, dagokion komisiorako.
Dokumentazioa jaso eta txostena egin ondoren, Hezkuntza eta Gazteria Komisioak eskaerak banan-banan aztertuko ditu, eta bakoitzari dagokion proposamena egingo du: Laguntza ematea edo ez ematea, eta ematea erabakitzen bada, zenbatekoa.
Komisioaren proposamenak banan-banan aztertu eta erabakiko dira Udal Gobernu Batzordean, eta Batzorde hau izango da eskatzaileari erabakia jakinaraziko diona.
Jakinarazpenean Udalak emandako laguntzaren zenbatekoa (laguntza badagokio) ere agertuko da.
Boletina /