Harremanetarako: hitzedoirri.segura@gmail.com

Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri Elkartea 2005eko Korrika festa antolatu ondoren sortu zen, urteko euskararen sustapenean ekintza ugari antolatzen ditu herrian. 2012ko ekainean Elkarte ofiziala osatu zen.

Elkarteak honako helburuak ditu:

  • Seguran, euskararen erabilera bultzatzea edo sustatzea.
  • Euskararekiko jarrera aldatzen laguntzea.
  • Bertako eta kanpotik datozen erdaldunak motibatu, euskara ikastera lagundu, erabiltzera...
  • Urtean zehar euskara bultzatzeko lagungarriak izango diren ekitaldiak antolatzea.
  • Irrati saio bat egitea.

Antolatzen dituzten ekintza aipagarrienak:

  • "Bixi Bixi" irrati saioa
  • Euskararen inguruko azterketak (hitanoa...)
  • Euskararen eguna
  • Korrika
  • Lehiaketak