SEGURAko UDALA

Diru-bilketa

Segurako Udalak, zergak eta zuzenbide publikoko bestelako sarreren bilketa kudeatzeko prozedura eraginkor eta arinak ezarri nahi ditu, eta zergadunei beren eskubideak gauzatzeko eta betebeharrak betetzeko erraztasunak eta gaitzik txikienak eragin nahi dizkie.

Salbuespenak, murrizketak, hobariak, konpentsazioak kenketak eta bestelako onura fiskalak emateko, ukatzeko edo zorren ordainketa geroratzeko zein zatitzeko, zerga zein prezio bakoitzaren araudia errespetatuko da. Horiek arauzko izaera daukate.

Ordainketak egiteko bideak honako hauek dira:

  1. Ordainketa telematikoa ("Nire ordainketak on line"): kreditu- edo zordunketa-txartela baliatuz nahiz banku-helbideratzea eginez.
  2. Segurako Udalari diru-bilketan laguntzen dioten finantza-erakunde laguntzailea: KUTXABANK: erreziboak eta kitapenak han bertan ordainduz edo ordainketak helbideratuz.
  3. HAZ-Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: finantza-erakunderen batekin hitzartutako helbideratzearen datuak emanez, ordaindutako ordainagiria aurkeztuz  edo, kreditu-txartela baliatuz. 

Zuzenbide publikoko diru-sarrera guztiak Udal Diru-bilketa Unitateak biltzen ditu, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Ogasunari dagokionez legez ezarritako ahalmen eta eskumenekin eta Zergen Foru Arau Orokorrean ezarritako administrazio-prozedurak jarraituz, ordenantza fiskal eta prezioetan eta horiek garatzeko ematen diren gainerako xedapenetan ezarritako espezialitateak gorabehera. Nolanahi ere den, Segurako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskuordetu dizkio Ondasun Higiezin Zergaren (OHZ) kudeaketa eta zuzenbide publikoko diru-sarrera guztien diru-bilketa exekutiboa.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendariari ere eskuordetu dio Segurako Udalak zirkulazio arau-hausteak zigortzeko eskumena eta isun horien diru-bilketa.

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Izarra Urdalleta Iraola - alkatea@segura.eus
Idazkari - Kontu-hartzailea: Lia Alonso Sarasola - udala@segura.eus