Bake epaitegia eta Erregistro zibila
Bake-Epaitegia, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegirik ez duten udalerri guztietan dagoen Justizia-Administrazioaren organoa da.
FUNTZIOAK:
Erregistro Zibila: Erregistro Zibilari buruzko edozein gai Bake-Epaitegietan aztertzen da, organo judizial hori dagoen udalerriko erroldan dauden herritarrentzat. Kasu batzuetan zuzenean ebatziko dira (ezkontzako seme-alaben jaiotzen inskripzioak), eta beste batzuetan ebatzi behar duen Erregistroko Arduradunari bidaliko zaizkio, baina denak bere udalerriko Erregistro Zibilean egingo dira.Orientabide gisa, esan dezakegu ondoko gauzak egiten dituztela:
- Ezkontza zibilen espedienteak.
- Ezkontzan izandako seme-alaben jaiotzen inskripzioak.
- Erregistro Zibilak egoitza (Eliza edo Udaletxea) duen udalerrian egindako ezkontzen inskripzioak.
- Erregistro Zibilak egoitza duen udalerrian izandako heriotzen inskripzioak.
- Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen egiaztagirien laburpenak edo hitzez hitzezko egiaztagiriak ematea, egiaztagiriak Erregistro horretan edo beste edozein Erregistrotan badaude ere, azken kasu honetan Erregistro Zibil batek besteari eskatzen baitizkio.
- Ezkontitzarmenen inskripzioak.
- Jaiotza edo ezkontza agiriak lekualdatzeko eskaerak.
- Bizi-agiria eta Egoera-agiria.
Arlo Zibila: Demanda zibilei dagokienez, 90,15 eurotik beherako kopuruen erreklamazioei buruzkoak bakarrik azter daitezke.
Zigor Arloa: Salaketa penaletan, herritarra edozein gertakariri buruzko salaketa jartzera joan daiteke, baina edozein Polizia-etxetan ere (Udaltzaingoa, Ertzaintza, eta abar) jar dezake. Izan ere, Bake-Epaitegietan larritasun txikiko epaiketak bakarrik egiten dira, adibidez irainak, hertsapenak eta mehatxu-mota batzuk ebazteko.Lankidetza judiziala beste Epaitegi batzuekin.
Azkenik, herritarrari bere Bake-Epaitegiak dei egin diezaioke beste Epaitegiren batek eskatu duen komunikazio-egintza edo eginbideren bat egiteko. Eginbide horiek oso garrantzitsuak dira epaiketa bizkortzeko, eta beraz, joaterik ez duenak bere Bake-Epaitegiari jakinarazi beharko dio.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-14:30 eta asteazkenetan arratsaldez ere irekita dago: 15:30-18:00.
Harremanetarako:
Arduradun politikoa: Izarra Urdalleta Iraola / alkatea@segura.eus
Arduradun teknikoa: Diego Tocino Casales / bulegoa@segura.eus
Telefonoa: 943 80 10 06