SEGURAko UDALA

Kaleko artea: Horma-pinturak

Segurako kaleetan artea non nahi dago. Arteak hamaika ikuspegi ditu, eta herriko ondare arkitektonikoarekin nahastuta, horma-pintura ederrak ikusi daitezke, gehienak, Joxemari Telleria Lezeta segurarrarenak dira. 

1. San Joan Plazan, Txanbolinpe eraikinean: TXANBOLINPEKO ISPILUA
Txistulariak.txanbolinpen.jotzen.zuten.eta.jotzen.dute.txistua.
XX..mendearen.azken.laurdenera.arte.herritarrak.txistu.soinuarekin.dantzatzen.ziran.
Plazako.erromeri.hori.dago.horman.margotua,.baino,.pareta.ispilu.bat.balitz.bezela.

2. Beti alai aste ta jai Frontoi Zaharrean: PELOTALEKUKO SEGURAKO GOIZA
Pintura eta musikaren arteko erlazioa aztertuz margotutako Segurako alboradako otoitza zatiaren interpretazio bat da.

3. Atseden Elkarteko tabernaren kanpoan: ATSEDENEKO BELARRAK

Pozaderaren ondoan pintatzeak adierazi zidan ezetasuna azaltzeko belar itxura eman.nahi izan nuen. Zaharren egoitza batean alaitasuna sortzeko kolore biziz margotuta.dago.

3. Bolakekuan edo Gernika pasealekuan. GERNIKA PLAZAKO EGIEREA

Plaza hau Seguran, Bolaleku bezela ezagutzen da. Bertan XX.mendeko erdialderarte bolatan jokatzen zan. Bola joku hori dago horman margotuta.

4. KARKABAKO LIXIBA:  Antziñan, erropa garbitzeko moduari esaten zitzaion lixiba, emakume lana dago margotuta.

Hauez gain, herri sarreran dauden horma-pinturak, 2015ean egindakoak dira. 

Danon Gelea eraikinean dagoen horma-pintura, Itziar De La Granja irakaslearen gidaritzapean bere herriko ikasleek egindakoa da.