Hezkuntza arautuko eta udaleko hezkuntza ez-arautuko zerbitzuen arteko elkarlana sustatzea.
(*) Hezkuntza ez-arautuko zerbitzuak Gazteria Arloak eskaintzen ditu (Aisialdia eta Gazte Aisia)
Seguran 2 hezkuntza-arautuko hezkuntza-zentro daude, biak publikoak: Segurako Haurreskola eta Laiotz Herri Eskola.
Herrian bertan 0-11 urte bitarteko hezkuntza eskaintza dago: Haur Hezkuntza (0-2) Haurreskolan; eta Haur Hezkuntza (2-5) eta Lehen Hezkuntza (6-11) Herri Eskolan.
Ondoren, bertako ikasleak Beasain Institutu Publikora joan ohi dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera.
DBHO Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoa egiteko aukerak badaude Goierrin bertan: Lanbide Heziketa eta Unibertsitate-ikasketak Goierri Eskolan (Ordizia); eta Batxilergoa Beasain Institutu Publikoan (Beasain). Gainerakoak ikastetxe pribatuak dira.
HARREMANETARAKO:
Arduradun politikoa: Iosune Telleria Petroch - itelleria@segura.eus