Segurako sektore publikoaren kontrola eramaten da. Udal Aurrekontu Orokorra egiten da: ildo nagusien berri ematea, aurrekontuaren aurrerapena, aurrekontuak izapidetu eta horien gaineko aholkularitza ematea; aurrekontu-aldaketak; aurrekontu-betearazpenaren eta informazioaren txostenak eta aurrekontu-likidazioa.
Barne kontrol sinplifikatua, bi modalitate hauetan, burutzea:
1. Eginkizun kontu-hartzailea: diru-sarreren eta gastuen fiskalizazio txostenak (aurrekontu fase guztiak barnean hartuta) eta inbertsioen egiaztapen materiala gauzatzea, besteak beste
2. Kontrol finantzarioa: Honen barruan:
-Diru-laguntzen kontrola
-Finantza-kontrolari buruzko plana (urtekoa) prestatzea eta gauzatzea
-Barne-kontroleko emaitzen txosten laburtzailea
Barruko eta kanpoko aurrekontu-informazioa eta soldata-masari buruzko informazioa bidaltzea
Aholkularitza eta lankidetza ematea aurrekontu- eta kontabilitate-arloan.
Ekonomia- eta finantza-arloko aholkularitza-zerbitzua ematea: finantza planak idaztea, informatzea eta izapidetzea.
Zerbitzuen kostuei buruzko txostenak.
Kreditu eragiketak formalizatu aurretiazko txostenak.
Zerbitzu publiko berrien edo horien aldeketen azterketa, ekonomia-, finantza eta egonkortasunaren aldetik ondorioak aztertzeko.
HARREMANETARAKO:
Arduradun politikoa: Izarra Urdalleta Iraola - alkatea@segura.eus
Idazkari - Kontu-hartzailea: Lia Alonso Sarasola - udala@segura.eus