Biodibertsitatearen barne lantzen ari gara:
1. Larrialdi klimatikoa:
Gipuzkoa eta Arabako Partzoneria Orokorrak larrialdi klimatikora egokitzeko lanak burutzen diardu.
Gipuzkoa eta Arabako Partzoneria Orokorra habitat hobekuntzak burutzen aritu da azken bi urteetan zehar. Dibertsitate biologikoaren galera irauli eta bertako ekosistemen funtzionaltasun ekologiko egokia bermatzeko helburuekin hainbat ekimen eta esku-hartze burutu dira. Lan hauei esker, euskarri eta erregulazio kategorietan biltzen diren ekosistema zerbitzuak indartzea lortu izan da alde batetik; eta EAE-ko mehatxatutako espezieen zerrendan dauden espezieen kontserbazio-egoera iraultzeko urratsak eman dira bestetik.
Lan hauek 2020-2021 urteetan zehar exekutatu dira, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak natura-ondarea eta bioaniztasunaren arlorako argitaratu zuen diru-laguntza lerroaz baliatuz, zeinak Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantziatzen duen.
Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan, ekosistema naturalak lehengoratzeak eta paisaiaren fragmentazioa murrizteak paper garrantzitsua jokatuko dute lur planetaren batazbesteko tenperaturaren igoerak 1.5 gradu zentigradu gainditu ez dezan, eta klima aldaketaren efektu bortitzenak arintzeko estrategian. Helburu hauei eutsiz, geroz eta gehiago dira ingurumena hobetzeko ekimenak sustatzen ari diren udalerriak.
Erantsirik dagoen dokumentu osoa irakurri.
2. Saguzarrak:
SAGUZARREN MUNDU MIRESGARRIA. SAGUZARRAK ETA GAIXOTASUNAK.
1. Zer dakigu saguzarrei buruz?
Saguzarrak ugaztun hegalariak dira, eta ez txoriak. Gorputzean ez dute lumarik eta ez dituzte arrautzak jartzen.