• BAZKIDE TXARTELA

Hemendik aurrera txartel bakarrarekin sartu ahalko da on line katalogo kolektibo honen partaide den edozein liburutegi publikora.
Bazkide txartela egitea doan da, baina txartela galduz gero, 2 € ordaindu beharko da.
Eskatu izenemate orria liburuzainari edo www.euskadi.net/katalogobateratua orrialdean.
Liburutegiko txartela eskatzeko inprimakia (deskargatu, bete eta zure liburutegian entregatu ezazu)

  •  MAILEGU ZERBITZUA

- Mailegu-kopurua

Irakurle bakoitzak gehienez ere 6 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan bertako liburutegian: 3 liburu eta 3 material berezi (bideoa, diskoa, CD-ROMa edo aldizkaria).


- Sareko gainerako liburutegiak

Erabiltzaileak gehienez ere 16 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan Sareko liburutegietatik: 8 liburu eta 8 material berezi. Horrek esan nahi du irakurleak bere liburutegitik maileguan 3 liburu hartu baditu, oraindik sareko gainerako liburutegietatik beste 5 liburu ere hartu ahal izango duela.

- Maileguak

 Mailegu aldia hauxe izango da:
- Liburuak. 21 egun.
- Material bereziak (Aldizkari, DVD, CD ROM...) 7 egun.

Mailegu epea betetzen ez duen erabiltzaileari egun bateko zigorra ezarriko zaio atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik. Zigorrak Sare osoan izango du eragina.
 Mailegu-eskaerak: Irakurleek mailegu-eskaerak egin ahal izango dituzte bai beraien liburutegian bai Interneten, web opac-aren bidez. Irakurle bakoitzak gehienez ere 2 eskaera egin ahal izango du, eta dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa izango da
.Erreserbak: Irakurle bakoitzak gehienez ere bi erreserba egin ahalko ditu liburutegian edota Interneten Web opac-aren bidez. Jasotzeko epea bi egunekoa izango da; etortzen ez bada, erreserba desaktibatu egingo da.

- Interneten erabilera

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko irakurleek edozein liburutegitako dokumentuak erreserbatu, mailegua berritu edota eskaerak egin ahal izango dituzte web-aren bidez. Horretarako, sistemak txartelaren zenbakia eta pasahitza eskatuko die. Oraingoz, dokumentua eskaera egindako liburutegian jaso beharko da.

LAM
Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearen katalogoaren bitartez eskaintzen den sareko mailegu-zerbitzua honako prozedura honetan oinarritzen da: zerbitzuari atxikitzen zaizkion liburutegiek sarean alta emanda dauden erabiltzaileen esku jartzen dituzte haiek eskatutako jatorrizko dokumentuak, baldin eta, beren fundoetako edo bildumetako dokumentuak izan ez arren, beste liburutegi horietakoren batean eskuragarri badaude.