SEGURAko UDALA

Leihaketak

Segurako Udalak, kultura eta euskara arloak sustatzeko helburuarekin, lehiaketa ezberdinak antolatzen ditu.

Urtero antolatzen dena 2008tik, Segurako egutegia osatzeko egiten den ARGAZKI LEIHAKETA da. Herriko kultura ondarea eta euskara sustatzea ditu helburu nagusiak. Udazkenean oinarriak argitaratzen dira, eta aukeratutako argazkiekin hurrengo urteko egutegia argitaratzen da. 

2022ko egutegiaren gaia "Esaera Zaharrak" izan da. 

Irabazlea: 300€ko saria. Iker Zabala Telleria. Argazkiaren izenburua: "Segura: asko hil eta gutxi zerura!"

2. saria: 150€ko saria. Itsaso Sodupe Intxausti. Argazkiaren izenburua: "Nolako gizona, halako itzala".