UEMAk udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten ere, eta ostiral honetan zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 31 arte.

Ibiltaria 🚶🏼‍♀️🚶🏻izango da ekimena, Arantzatik Elizondora, eta lehen aldiz bi txanda izango dira aukeran. Batean zein bestean, guztira 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako 120 gaztek izango dute parte hartzeko aukera. Gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea eta saretzea da udalekuen helburua ✨

Hemen informazio guztia, izena emateko modua ere gehituta 👉

https://labur.eus/salto2024