Segurako Udalak ikerketa bat egin du, helburu nagusia izan duena aztertzea herriko gazteek zer-nolako beharrak dituzten etxebizitzaren inguruan, aurrera begira etxebizitza politika eraginkorra diseinatzeko. Ikerketa horretan zehar, besteak beste, inkesta bat egin da gazteen artean beren etxebizitza egoera, beharrak eta aurrera begirako asmoak detektatzeko. Orri hauetan inkesta horretatik ateratako emaitza nagusi batzuk aurkezten zaizkizu. Emaitza guztien aurkezpena egingo da udal ordezkarien eta ikerketa egin duen Aztiker enpresaren artean ekainaren 2an, osteguna, arratsaldeko 18:30ean Danon Gelan. Bertaratzera gonbidatzen zaitugu.